Judoka hernaniarrak txapeldun, Gipuzkoako txapelketan.

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 18a, 01:00

Aroa Ferreirok, Nagore Eizagirrek, Maialen Iribarrenek eta Zuriñe Urdangarinek osatutako taldeak lortu zuen lehenengo postua, larunbatean Hernanin jokatu zen Gipuzkoako Taldekako Judo Txapelketan. Mutilen taldeak ordea, ez zuen lortu podiumera igotzea. Bestalde, alebinen mailako Gipuzkoako Txapelketarako sailkapen txanda jokatu zen, eta parte hartu zuten hernaniar guztiek lortu zuten sailkatzea. Igandean berriz, maila haundiko judokak ikusteko aukera izan zen, senior mailako Euskadiko Txapelketan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!