Postuak jartzeko aukera

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 18a, 01:00

Santo Tomas eguna ostiralean izango da, eta postuak jartzeko eskaera egin daiteke oraindik, udaletxean.

Santo Tomas eguna ostiral honetan izango da, eta egun osoan zehar izango da aukera Hernanin, txistorra dasta­tzeko. Herriko talde eta elkarteek postua jarri nahi badute, udaletxean eskaera egin behar dute, eta oraindik bada izena emateko aukera.

Txistorra jateko aukera, ostiralean
Hainbat taldek Santo Tomas eguna ospatuko dute ostiralean. Batetik, Goiz Eguzkik edota Gazte Txokoak. Beste­tik, Gibelalde, Lize­agako au­zo el­karteak ere, postua jarriko du, 18:30etatik 21:00etara, Larra­mendi kaleko 15 zenbakian. Era berean, herrian barrena postuak jarriko dituzte, He­rrira mugimenduak eta CD Hernani taldeak.

Eskaera egiteko aukera
Izena emateko epea bukatu bada ere, Hernaniko Udalak adierazi du oraindik badagoela aukera, Santo Tomas eguneko postua jarri nahi dutenentzat, eskaera egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!