Urtarriletik aurrera, auzokonposta

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 18a, 01:00

Argibideak aste honetan jasoko dituzte 24 familiek. Urtarrilean hasiko dira auzokonposta egiten.

auzoan konposta egiten hasiko dira urtarrilean, Her­na­niko 24 familia. Kaxkoan bizi diren 24 familia dira, eta Atzieta kalean jarriko zaie konposta egiteko lekua. Le­kua prest daukate, Atzieta ka­leko betiko parkean, eta orain zai daude konpostagailuak noiz ekarriko. Aurretik, konposta nola egin behar den ikasi beharko dute, eta aste honetan dituzte ikastaroak, gaur bertan hasita. Egun bateko ikastaroa da, eta bertan jasoko dituzte argibideak, eta konposta egiteko gida bat.

Auzo gehiago ere bai
Horiek izango dira lehendabizikoak, baina ez bakarrak, pixkanaka auzo gehiagotan egin nahi baita auzokonposta. Guztira 104 familiak interesa azaldu dute auzokonposta egiteko. Beraz, beste 80 familia behintzat zai dau­de konposta-lekuak noiz eta non jartzen zaizkien. Her­naniko Udalak jakinarazi du pixkanaka auzo guztietara iritsi nahi dutela. Lehen­dabiziko pausoa Kaxkoan izan da. Hurrengoa, seguru asko, Txantxillako auzo berrian izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!