Martuteneko presoentzat hainbat produktu bilduko dituzte gaurtik hasita ostegunera bitarte, Parrokiko bulegoan (Izpizua 3). Gaur eta asteazkenean, 20:00etatik 21:00etara izango da aukera eta ostegunean 12:00etatik 13:00etara. Produktuak dira: barruko arropa, hortzetako pasta eta zepiloa, tabako gorria eta metxeroak, gutunazalak eta zigiluak, turroi biguina, pilak...
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!