Santo Tomas, Olentzero Lehiaketa eta umeentzako zinea, datozen egunetan

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 17a, 01:00

Lizeaga auzoan ekintza ugari antolatu ditu Gibelalde auzo elkarteak datozen egunetan. Hasteko, ostiralean, Santo Tomas eguna ospatuko dute. Txistorra jateko postua jarriko dute Larramendi kaleko 15garren zenbakiaren aurrean, hau da, Urumea ikastolaren azpian. Arratsal­dez jarriko dute, 18:30etatik 21:00etara.

Olentzero itxurako
panpinak sortzen

Olentzero Lehiaketa ere antolatu dute eta igandean entregatu behar dira maketak. Olentzero itxurako panpinik landuena egiten duenak saria jasoko du. Kontuan hartuko dituzte sormena eta birziklatzeko gaiak erabil­tzea. Lanak 10:00etatik 11:00etara utzi behar dira elkartearen egoitzan (La­rramendi, 11) eta 11:00etatik 13:00etara lan guztiak ikusteko aukera izango da.
Horrez gain, abenduaren 26an eta urtarrilaren 3an umeentzako zine emanaldiak izango dira 17:00etan, elkartearen egoitzan. Kojinen bat edo eramateko gomendatu dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!