Gabonetako hamahiru abesti, sei abesbatzen eskutik

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 17a, 01:00

Gabonetarako astebete besterik ez da geratzen eta he­rria girotzen joateko Gabon kan­ten jaialdia antolatu du Kantuz abesbatzak, urtero be­zala. Herriko abesbatzak eta es­­koletako talde guztiak elkartuko dira 20:00etatik aurrera, San Joan Bataiatzailea parrokian.
Denera, 6 abesbatzek hartuko dute parte eta Gabo­netako 13 abesti entzuteko aukera izango da. Abesbatza bakoitzak bi Gabon kanta abestuko ditu eta bukatzeko, denek elkarrekin abesti bat kantatuko dute. Honakoak izango dira parte hartuko duten abesbatzak: Parrokia­koa, Goiz Eguzki, Inmakula­da ikastetxea, Ozenki, Musika Eskola eta Kantuz.

Josetxo Zubimendiri
eskainia

Aurtengoa, 17garren edizioa da eta Kantuzek azaldu du, zendu berri den Josetxo Zubi­mendi koro-kideari eskaini nahi diotela, «bera izan bai­tzen, besteen artean, jaialdi honen aitzindarietako bat».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!