Mikel, Mikel, Mikel Aranburu! oihu artean hartu zuten Mikel Aranburu Realeko jokalari ohia Peña Mujikako kideek eta adin ezberdinetako realzaleek. Larunbat gauean izan zen hori, Atsegindegin. Peña Mujikak eta Anboto tabernak omenaldia egin zioten eta bihotzez eskertu zuen kapitain ohiak: «Merezi baino omenaldi gehiago ari naiz jasotzen eta bihotzez eskertzen dizuet. Mujika taldekoak eta ingurukoak beti aritu zarete Reala animatzen eta espero dut urte askoan segitzea».
Peña Mujikako kideek, eurek sinatutako Realeko kamiseta oparitu zioten Aranbururi. Aurreskua eta bertso bat ere eskaini zizkioten, mezu honekin bukatuz: «zu beti izango zara guretzako kapitaina».
Omenaldiaz gain, lau kontzertu antolatu zituzten eta errematea, MCD taldeak eman zion festari.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!