Bost saski eta 60 oparitik gora, aurtengo zozketan

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 17a, 01:00

Aurtengo Gabonetako Zozketan inoiz baino opari gehiago bildu dituzte Berriak elkarteak eta Kronikak eta lehenengo aldiz, bost saski zozketatuko dira. Lau saskik 15na sari izango dituzte gu­txienez, eta saski bat berezia izango da: hiru izarreko hotel batean bi pertsonentzako gau bateko egonaldia, mariskada, gosaria, spa eta maleta bat.

Errifak, euroaren truke
Bost saskien zozketa ostegunean egingo da Biterin, 12:00etan eta oraindik bada aukera errifak erosteko. Salgai daude euro batean Berriakeko establezimenduetan eta Kronika banatzen den puntuetan.

Berriak elkarteko
merkatarien opariak

Saski guztiak batuz, 60 saritik gora daude. Guztiak, Be­rriak elkarteko merkatari eta ostalariek jarritakoak dira: liburuak, afariak, gosariak, langostinoak, ganbak, xapoa, urdaiazpikoa, olioa, fruta saskia, arropa, ardo botilak, kafetera, errege roskoak, turroiak, prismatikoak...
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!