Ez zuen nolanahiko taldea izan aurrez aurre atzo Hernanik. Valladolideko Quesos taldea, hain zuzen; Iazko txapelduna eta aurtengo denboraldian bigarren postuari tinko eusten diona. Baina etxekoek gogor borrokatu zuten eta 31-47 galdu arren, bost entsaio egin zituzten. Eta ondorioz, bonusa. Lehenengo zatian sekulako erritmoa izan zuen partiduak. Valladolideko jokalariek markatu zuten jokoa eta 12-25 iritsi ziren atsedenaldira. Dexenteko aldea zutela ikusita, aurkariek erritmoa jaitsi zuten eta hernaniarrak saiatu ziren ahal zuten heinean min egiten. Zaletuek maila haundiko partiduaz gozatzeko aukera izan zuten atzo Landaren eta gustora geratu ziren.
Bost entsaio eta hiru transformazio
Honako jokalariek egin zituzten atzoko bost entsaioak: Iraitz Garmendia, Aritz Otaegi, Igor Etxeberria eta Iñaki Otxotorena (2). Igor Genuak 3 transformazio sartu zituen.
Lehenengo buelta bukatzeko, Santboiana
Hurrengo astean Santboiana taldearen aurka jokatuko dute trikoloreek. Partidu zaila espero dute. Partidu horrekin bukatuko dute lehenengo buelta eta azaldu dute denboraldi hasieran espero zutena baino emaitza hobeagoekin bukatuko dutela.