Erregional Ohorezko mailako taldeak beste garaipen bat lortu zuen atzo. 3-1 irabazi zion Tolosari. Aurreneko zatian nahiko parekatu izan zen lehia, baina txuri-berdeak aurretik jarri ziren Iñigo Bereziartuaren golari esker. Bigarren zatian, Iñigo Olasagasti kapitainak bigarren gola sartu zuen eta etxeko taldea nagusi izan zen. Hala iritsi zen hirugarren gola. Bereziartuak sartu zuen azken hori ere. Dena dela, tolosarrek ez zuten amore eman eta luzapenean, partidua bukatzeko minutu baten faltan gola sartu zuten. Hurrengo partidua, Real Unionen aurka.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!