Endika Barrenetxea hernaniarrak Binakako Txapelketako finala jokatuko du Urrizarekin. Atzo Endika eta Etxeberria IIIari 27-40 irabazita lortu dute finalerako txartela. Hasieratik aurretik izan ziren finalistak. Finala gaur zortzi jokatuko da Galarretan eta aurrez aurre Ezkurra eta Olazar izango dituzte. Horiek, 36-40 irabazi zieten atzo Oñatz eta San Migueli, finalerdietako partidua. Galtzen hasi arren, partiduari buelta ematea lortu zuten finalistek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!