«Argazkiak, istorio bat kontatzeko bidea dira»

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 16a, 01:00

Gari Garaialde argazkilariak ‘Zu ikusteko bidean’ argazki liburua aurkeztuko du ostegunean, 19:00etan Ikatza Liburugunean.

Edo! argitaletxeak argitaratutako lehenengo lana da Gari Garaialderen Zu ikusteko bidean argazki liburua. Argazki­la­riarentzat ere, lehenengo liburua da. Ostegun honetan biak ezagutzeko aukera izango da Ikatza Liburugunean, arratsaldeko 19:00etan hasita.

Edo! argitaletxe independente eta euskal elebakarra
Lehenengo, Edo! argitaletxearen aurkezpena egingo da, ostegunean. Udaberri aldera sor­tutako argitaletxe honek ezaugarri bereziak ditu. Bes­teak beste, bere sortzaile eta eragileek deskriba­tzen dute argitaletxe indepen-dente eta eus­­kal elebakar gisa. http://www.argitaletxeaedo.org.

Kartzelara egindako bidaiak
Gari Garaialdek zuri-beltzeko 40 argazki bildu ditu Zu ikusteko bidean liburuan. Garaialdek Kronikari adierazi dionez, «neretzako argazkiak istorio bat kon­tatzeko bidea besterik ez dira; argazkia baino, kontatu nahi dudana da garrantzi­tsua». Liburu honetan, 2005 eta 2009 urteen artean Herrera de la Manchako kartzelara senide eta lagunak eramaten egindako bidaietan ateratako argazkiak bildu ditu. Argazki erreportaje bat sortu du horrela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!