Lehenengo gunea Atzietan, Kaxkoko 24 familiarentzat

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 16a, 01:00

Erdiguneko 104 familiak eman dute izena auzokonposta egiteko eta hurrengo guneak Kaxkoan eta Txantxillan jarriko dira.

Izena emateko epea bukatu berri da eta auzokonposta mar­txan jartzeko proiektua oso arra­kas­ta­tsua izan dela azaldu du Uda­lak. Erdigune­ko 104 familiak eman dute ize­na eta horietatik 34 Kaxkoko­ak izan dira. Hori horrela, lehenengo gunea jartzeko la­nak hasi ditu Udalak. Atzieta kalean egongo da. Lehenengo gune hori 24 familiarentzat ego­kituko da eta izena eman duten lehenengo 24 familiari deituko diete. Auto­kon­posta ikastaroa jasoko dute horiek. Hurrengo guneak Kaxko­an eta Txantxillan jarriko dira, horietan apuntatu baita familia gehien. Hala, 2013 urtean zehar, pixkanaka sarea osatzen joango dela azaldu du Udalak. Proiektu honekin, Udalak aukera eman nahi die auto­kon­­posta egiteko, lorategi edo lur-sailik ez duten herritarrei. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!