KanTurako joera areagotzen da Gabonetan. Egun hauetan, kontzertu ugari izango dira.
Ahots gozoak kantari
Gabonen bueltan antolatutako lehenengo kontzertua, astelehenean izango da. Iluntzeko 20:00etatik aurrera, herriko eskoletako, Hernani Musika Eskola Publikoko eta herriko hainbat abesbatzatako abeslariak kantuan entzuteko aukera izango da, San Joan Bataiatzailea elizan, Kantuz abesbatzaren eskutik.
Hilaren 22an, Ozenki abesbatzak kantatuko du, Musika Bandak lagunduta, 19:30etan Milagrosan.
Gabon gauean berriz, Olentzerorekin baserriz baserri ibili eta kantatzeko aukera izango da, 15:30etan Biteritik autobusean abiatuta. Bestalde, arratsaldeko 17:00etan Parrokiko abesba-tzak kontzertua emango du Agustindarren elizan; 17:30etan Goiz Eguzkiko koroak Zaharren Egoitzan abestuko du eta ondoren kalez kale, eta 18:30etan, Kantuz abesbatzaren txanda izango da Milagrosan. Ttarla dantza taldeak ere Olentzerorekin irteera egingo du, 18:00etan Gudarien plazatik abiatuta.
Bestalde, urtezahar egunean, Ohitura Zaharrak abesbatzaren errondak ez du hutsik egingo, 17:30etatik aurrera.
Kontzertuak ere, ugari
Herriko musikariek ere, hainbat kontzertu emango dituzte. Hilaren 19an, Musika Eskolako teklatu taldeak joko du, 19:30etan Milagrosan; 23an, txistulari bandaren kontzertua izango da, 13:00etan Milagrosan; eta 24an, errondan aterako da Musika Banda, 20:00etan.
Eguberri egunean berriz, Musika Eskolako txistulariek Alborada joko dute herriko auzoetan barrena, eta hilaren 30ean, kontzertua emango dute, 12:30etan udaletxeko arkupetan. Errege bezperan berriz, karrozarekin aterako dira.