Ostegunean aurkeztu zuen Udalak 2012 urtekaria eta urtero bezala, lepo bete zen udaletxeko Areto Nagusia. Bertan izan ziren urtekariko artikuluak edo erreportajeak idatzi dituzten egileetako gehienak eta ale bat eskuratu nahi zuten herritar ugari. Irrikaz hartu zuten urtekaria, urte honetako gertaera nagusiak eta beste hainbat kontu interesgarri biltzen dituena. Luis Intxauspe alkateak eta Txuso Gomez Udal Artxiboko arduradunak egin zituzten aurkezpen lanak. Intxauspek eskertu zuen egileek egindako lana eta azpimarratu zuen asko direla aurtengo urtekarian landu diren gaiak. Urtekarian 14 artikulu edo erreportaje bildu dira eta horien artean daude, besteak beste: Santa Eskearen 50 urteurrena biltzen duena, baita Ur-Mia elkartearena ere, errugbi taldearen historia eta igoera, Empar Pinedari buruzko erreportajea, Olinpiaden inguruko komikia...
8 euroan salgai
Urtekaria lortu nahi dutenek aukera dute herriko liburudendetan, 8 euroren truke.