Omenaldia egingo diote gaur Mikel Aranburu Realeko jokalari ohiari, Atsegindegin. Peña Mujikak eta Anboto tabernak antolatu dute omenaldia eta omenaldiaz gain, festa ederra ere izango da. Arratsaldeko 19:30etatik aurrera, lau kontzertu izango dira eta horien artean, Bilboko MCD talde mitikoa tabladu gainean ikusteko aukera izango da berriz.
Achtung!! taldea ere bai
Achtung!! talde hernaniarrak ere Atsegindegin joko du gaur. Eta gainerako bi taldeak honakoak izango dira: Kaleko urdangak eta Aggresive combat.