Bi pelikula jarriko dituzte Biterin, asteburu honetan. Helduentzako, Crepusculo banpiro saga famatuaren Amanecer, gaur 19:30etan eta 22:30etan, eta bihar 19:30etan. Bellak, banpiro bihurtuta, eta Edwardek Renesmee haurra izan dute. Volturitarrengandik babestu beharko dute. Haurrentzako berriz, Luke eta Lucy bakero gazteen pelikula jarriko dute gaur eta bihar 16:30etan. Luke eta Lucy, ranger bihurtuko dira, Parasite maltzurraren asmoak geldiarazteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!