Hasteko, Gipuzkoako Taldekako Txapelketa jokatuko da gaur arratsaldean Kiroldegian. 16:30etatik aurrera, taldeka lehiatuko dira infantil mailan. Hernanitik, talde banak hartuko du parte neska eta mutiletan. Denera, 20 talde inguruk hartuko dute parte. 18:30etatik aurrera, berriz, alebinak neurtuko dira, banaka. Horiek bi jardunaldi jokatuko dituzte eta bertan erabakiko dira Gipuzkoako Txapelketara zeintzuk pasako diren. Hernaniko 30 judokek hartuko dute parte.
Bihar, senior mailako Euskadiko Txapelketa jokatuko da Hernanin, lehenengo aldiz. Maila haundiko judokak ikusteko aukera izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!