Saharara janaria eta produktuak bidaltzeko kanpaina martxan da eta gaur eta bihar supermerkatuetan jarriko dituzte bilketa puntuak. Gaur arratsaldez egongo dira bilketa lanetan eta bihar goizez. Horrez gain, ikastetxeetan eta Biterin ere bada aukera. Udalak dei berezia egiten die enpresei, dendei, supermerkatuei... almazenetan zerbait izanez gero, emateko: «enbalajea gaizki dagoelako edo besterik gabe, eman nahi dutelako». Izan daitezke: jakiak, irina, eguzkitako edo gorputzeko kremak, zapatak, arropa, eskolako materiala... Antolatzaileak bertara joango lirateke produktu horien bila. Harremanetan jartzeko: 943 33 68 02 edo marijo-m@hernani.net.