‘Piratas del Caribe’, saxofoi eta perkusio doinuetara

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 14a, 01:00

Hernasax taldeak Gabonetako kontzertua eskainiko du gaur 19:30etan, Milagrosan. Jorge Pacheco perkusio-jolearen laguntza izango dute.

Hernasax, Hernaniko sa­xo­­foi taldeak Gabonetako kontzertua eskainiko du gaur, 19:30etan Milagrosan. Ema­nal­di honetan, Jorge Pacheco perkusio-jole hernaniarraren laguntza izango dute. Saxofoi eta perkusio doinuetan entzuteko aukera izango dira honako abestiak: Vizcaytik-Bizkaira (R.Mª. Az­kue), Suite Clasica (Tomas Aragües), Los Piratas del Caribe (Klaus Badelt/Hans Zimmer), A Song for Japan (Steven Vehelst) eta Star Wars Medley (John Williams).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!