Udal Kirol Batzordeak, hiru sari banatuko ditu bihar, Hernaniko kirolarien lanari esker onez: Kirol Saria, Babes Saria eta Hernani Saria. Sei hautagai daude: Batis Larburu, Ricardo Ramos, Hernaniko kross herrikoien antolatzaileak, Ane Lopez de Arregi, Aitor Gorrotxategi eta Errugbi taldea. Aurretik, Dorleta Ugalde Eusko Jaurlaritzako Kirol Teknikariak hitzaldia emango du: Emakumea eta kirola: parekidetasuna sustatzeko ekimenak. Ekitaldia 19:00etan hasiko da Sandiusterrin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!