Bost euskal presoren erretratuak, bost zinegileren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 13a, 01:00

Gaur 19:30etan izango da emanaldia Biterin eta bihar 20:30etan. Gaur, Enara Goikoetxea zuzendari hernaniarra bertan izango da.

Barrura begiratzeko leihoak film dokumentala ikusteko auke­ra izango da gaur eta bihar Biterin. Natza elkarteak antolatu du emanaldia. Do­kumen­talean, bost euskal presoren erretratuak azaltzen dira, bost zinegileren eskutik. Zuzenda­rietako bat, Enara Goikoetxea hernaniarra da eta gaurko emanaldian Biterin izango da. Fil­ma­ren aurretik azalpenak emango ditu eta ondorengo galderei ere eran­tzungo die. Ema­naldia 19:30etan izango da. Bihar, berriz, 20:30etan.
Goikoetxeak, Zalakainen istorioa bildu du Zuzendari bakoitzak preso ba­ten istorioa landu du eta Enara Goikoetxeak Jesus Mari Zala­kainena, intelektual batena, zel­­daren bakardadean bere bu­rua topatu nahian dabilena. Gainera­koak: Josu Mar­tinez zu­zendariak Irati Tobar presoaren istorioa landu du, atxilotua izateko falta dituen egunak zenba­tzen ari den neska gaztearena; Mi­reia Gabilon­dok Go­tzone Lo­pez de Luzu­riaga­re­na, alabarekin izandako telefono elkarrizketa guztiak kasetetan grabatu zituen bere amak; Txa­ber Larreategik Jon Ugar­tere­na, 17 urteren buru­an, Euskal Herrira itzultzen den gizonarena; eta Eneko Ola­sa­gastik Mi­kel Albisu Antzare­na, 20 urte eta gero, gaztetako harremana berreskuratuko dute...
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!