Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu epaiaren zain ziren 6 gazte hernaniarrak. Segiko kide izatea leporatuta epaitu zituzten irailean, beste 4 gazterekin batera.
«Sorpresaz eta pozez jaso dut berria, baina aldi berean, pentsatzen dut: Zer ari gara ospatzen? Izan ere, ez zuen pasa behar. Baina guztiaren gainetik poz haundia sentitu dut», halaxe azaldu zion Aitzol Arrietak Kronikari, atzo arratsaldean. Berarekin batera, Asier Olano, Iñigo Alzelai, Ekhi Oñate, Egoitz Balerdi eta Jon Ezeiza absolbitu zituen Auzitegi Nazionalak atzo. Guztiak, irailean epaitu zituzten Segiko kide izatea leporatuta. Beraiekin batera, beste lau hernaniar ere epaitu zituzten. Horiek irailaren 29an absolbitu zituen epaileak eta Fiskaltzak 6 urteko zigorra eskatu zuen gainerako 6 auzipetuentzat. Azkenean, denak absolbitu dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!