Ekogunea, uholdeak, historia txikiak... 2012ko urtekaria gaur aurkeztuko dute

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 13a, 01:00

Aurkezpena arratsaldeko 19:30etan izango da udaletxeko Areto Nagusian. Urtekaria, herriko liburudendetan salgai jarriko da, 8 euroan.

Hernani 2012 urtekaria gaur aurkeztuko du Udalak, 19:30e­tan, udaletxeko Areto Nagusi­an. Urteko gertaera nagusienak eta beste kontu batzuk bildu dituzte bertan hainbat herritarrek, eta gai aldetik aukera haundia dago: historia, natura, kirola, gaurkotasuna... Gaurko aurkezpenaren ondoren, urtekaria salgai izango da herriko liburudendetan, 8 euroan.

Erreportajeak eta egileak:

1. ‘KUTXA Ekogunea, etorkizuneko ekoparkea’. KUTXA Ekogunea.
2. ‘Ur-meheak gainezka egiten duenean...’ Leire Goñi Iradi.
3. ‘Empar Pineda, feminista eta Hernaniar Bikaina’. Eñaut Agirre.
4. ‘Banaiz bagara Elkartea Hernanin’. Banaiz bagara Elkartea (Petra Elser).
5. ‘Erritmoa, kazetariaren... liburuaz’. Jexux Eizagirre Portillo.
6. ‘Urumeako zilegimendietako toponimiaz zenbait ohar, Hernanikoaz bereziki’. Luis Mari Zaldua Etxabe.
7. ‘Komikia: Gazte Olinpiadak’. Alai Zubimendi.
8. ‘Ibilaldi bat Hernaniko gotorlekuen historian zehar: erdi aroko harresitik Napoleonen garaiko guduetako babesetaraino’ Alfredo Moraza Barea (Aranzadi Zientzia Elkartea).
9. ‘Algunas historias de peleas, juergas y dinamita’. Iñaki García de Vicuña.
10. ‘Eskulapioren sugea, farmazietatik Epeleko basoetara’. Iñaki Sanz-Azkue.
11. ‘Santa Eskea (1962-2012): ohituraren hatsa makil hotsez’. Jon Odriozola.
12. ‘Ur-Mia Solas Elkarteak, 50. urteurrena (1962-2012)’. Ur-Mia Solas Elkartea.
13. ‘Hernani C. R. Elkartea. Historiala eta garaipenak’. Hernani C.R. Elkartea.
14. ‘Crónica 2011ko kronika’. Hernaniko Udal Artxiboa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!