Errugbia probatu nahi duten neskentzat, entrenamendu irekia

Kronika - Erredakzioa 2012ko abenduaren 12a

Larunbatean egin dute deialdia, Landaren 18:00etan. Ondoren, errugbian hain garrantzitsua den hirugarren denbora ere izango da.

Nesken talderako kide be­rri­ak lortzeko asmoz, kanpaina bat jarri dute martxan taldeko jokalariek eta errugbi taldeak. Hori horrela, la­run­batean, en­trenamendu irekia antolatu dute edozein adineko neska edo emakumeri zu­zenduta. Entrena­men­du ho­rre­tan, errug­bi­ra­ko zaletasuna pizteko jokuak egingo di­tuz­te eta parte har­tzeko ez da prestakuntzarik edo ezagupenik behar. Entrenamenduaren ostean, errugbian hain garran­tzitsua den hirugarren denbora ere izango da. Hitzordua 18:00etan jarri dute Landaren, gizonezko ohorezko mailako taldearen partiduaren ostean.


Bideoak, Youtuben
Nesken taldeak hainbat bideo grabatu ditu gonbitea luzatuz. Youtuben Seinaleak jarraitu sartuta, ikusi daitezke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!