Hernasax taldeak Gabonetako kontzertua emango du ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 12a, 01:00

Emanaldi honetarako Jorge Pacheco perkusio-jolearen laguntza izango dute. Milagrosan izango da 19:30etatik aurrera.

Gabonak gainean dira eta girotzen hasteko kontzertua eskainiko du ostiralean, Hernasax taldeak. Emanaldi honetan, Jorge Pacheco perkusio-jolearen laguntza izango dute. Emanaldia Mila­grosan izango da eta arra­tsaldeko 19:30etan hasiko da.

Bost abesti
Bost abestiko egitaraua prestatu dute: Vizcaytik-Bizkaira (R.Mª. Azkue), Suite clasica (Tomas Aragües), Los piratas del Caribe (Klaus Badelt/Hans Zimmer), A song for Japan (Steven Vehelst) eta Star Wars medley (John Williams).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!