Bertso afaria Basque Culinary Centerren: goi mailako bertsoa, goi mailako eskolan

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 14a, 01:00

goi mailako lau bertsolari, goi mailako sukalde eskolan. Ez dago motibo hoberik ber­tso afari baterako. Bertsotan ariko dira Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Jon Maia eta Agin Rezola. Gaijartzen: Unai Agirre. Bertso Gutiziak deitu diote saioari, eta beti bezala, berrikuntzei ateak ireki dizkie Hernaniko Irau­lio Panttalo­ne Bertso Esko­lak. Basque Culinary Centerren deiari erantzunda, elkarlanean an­to­latuko dute saioa: BCCk me­nua, eta bertso eskolak ber­tsolariak. Nobe­da­de horrekin dator aurten ber­tsolata, aspaldiko urteetako ekitaldi gehienekin. Umeen saioarekin hasi, abenduaren 19an, eta Bertso Guti­ziak izango dira, abenduaren 20an. Txartelak salgai daude BCCn, Kixkalen, Tripontzin eta Aralarren, 20 euroan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!