Bigarren eskuko azoka, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 11a, 01:00

Hilabete honetan, aurreratu egin dute Bigarren eskuko azoka, Gabonak tarteko, eta larunbat honetan izango da. Hori horrela, postua jarri nahi dutenek izena eman behar du­te aste honetan. Azken eguna osteguna da. Izena emateko: 661 331 113, 682 741 366 edo Be­rrer@2 denda (Nafar k., 19).

Jostailuak biltzeko deia
Bigarren eskuko jostailuen mer­katu txikia antolatu du Pausoka elkarteak, Inmaku­la­da ikastetxearekin elkarlanean eta gainontzeko ikastetxeen la­guntzarekin. Ikastetxeetara jos­tailuak eramateko deialdia lu­za­tu dute, merkatuan saltzeko. Salagi jarriko da baita ere Pau­so­kako umeek Pirritx, Po­rrotx, Marimotots eta Takolo pailazoekin egindako egutegia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!