Hiru hitzaldi gaur Hernanin, Guatemala, euskera eta kartzelako bizipenei buruz

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 11a, 01:00

Gai desberdinei buruzko hiru hitzaldi izango dira gaur arra­tsaldean Hernanin. Alde batetik, Tejiendo sueños en Guate­mala: una educación para la vida izeneko hitzaldia izango da, 19:00etan Biterin; bestetik, Hitz gogoetatsuak, hitz askeak izeneko hitzaldia 19:00etan Ikatza Liburugu­nean; eta az­kenik, Erabileraren gako batzuk: zazpi ebidentzia, 19:30etan Biterin.

Guatemalako egoera
Bideo proiekzioa eta hitzaldia antolatu dituzte Hiruga­rren Adina Hirugarren Mun­durako ONGD elkarteak eta Guatemalako Fe y Alegriak. Guate­malako Jocotan Chi­qui­mula eskolan ur pu­tzua egin dute Her­naniko Udalak emandako diru laguntzari esker, besteak beste, eta azken proiektu horri buruzko proiekzioa izango da. Horri buruz eta Guate­ma­lako egoera politiko eta sozialari buruz azalpenak emango ditu Miquel Cortes Fe y Alegriako zuzendariak.

Preso egondako emakumeen bizipenak
Ikatza Liburugunean hiru hitzaldi antolatu dituzte abenduan, kartzelaren inguruko bizipen kritikoak azal­tzeko eta gaur izango da lehenengoa. Preso egondako hainbat emakumeren bizipenak entzuteko aukera izango da. Hurrengo hitzaldia ostegunean izango da: Emakume gazte eta militanteak kartzelan.

Euskera indartzeko, 7 ebidentzia
Xabier Amurizak, bertsolari, politikari eta idazlea denak, besteak beste, bere azken liburua aurkeztuko du gaur Hernanin: Zazpi ebidentzia birjaiotzarako. Euskeraren biziraupenerako zazpi gakoak zeintzuk diren aztertu du liburuan eta horien berri emango du. Gakoetako bat, honakoa: «lexikoan (hitzak) iriz­pide askoz zabalagoz eta internazionalagoz jokatu be­har da».

Hitzaldiak:

19:00etan, ‘Tejiendo sueños en Guate­mala: una educación para la vida’, Biterin.

19:00etan, ‘Hitz gogoetatsuak, hitz askeak’, Ikatza Liburugu­nean.

19:30etan, ‘Erabileraren gako batzuk: zazpi ebidentzia’,  Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!