Jone Uria algortarrak irabazi du Errenteriako Xenpelar Sariketa, eta Oier Aizpurua zarauztarra bigarren. Hernaniko Bertso Eskolako Unai Gaztelumendik laugarren postua lortu zuen. Kronikari kontatu dio saioa, «bakarka gustora aritu naiz, baina gainerakoan lotuta. Bildur punttu bat ere baneukan, lanak oso konplikatuak genituelako (hitza emanda 9 puntuko motzean...), eta ez naiz nahi bezala aritu». Aurrerantzean, deskantsu hartzeko garaia du Unai Gaztelumendik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!