Ildo politikoei buruzko eztabaida, larunbat goizean

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 10a, 01:00

Sortu alderdiak otsailaren 23an egingo du Kongresua, eta hura prestatzen ari dira orain, herriz herri. Hernanin, ildo politikoei buruz ez­ta­baidatuko dute datorren la­run­­batean, goizeko 09:30­eta­tik aurrera, Larramendi 11ko lokaletan.

Helburua? Sortu indar po­litikoaren ezaugarri nagusiak argitu eta eztabaidatzea.

Hiru fasetik bigarrena
Hernaniko Kronikari jakinarazi zaionez, bigarren fasea da hau. «Lehenengo hitz egin genuen oinarri ideologikoei buruz, eta orain ariko gara ildo politikoei buruz. Or­duko hartan 45 lagun inguru bildu ziren». Hiru­ga­rren fase bat ere izango da, urtarrilaren 26an, eta hor eztabaidatuko dute antolaketa eta funtzionamenduari buruz.

Ponentziak Garinen
Ezker Abertzaleak dei egin die hernaniar guztiei eztabaidan parte hartzera. Horre­tarako, ponentzia batzuk egin dituzte herritarrek, eta Garin tabernan daude hartzeko. Euskeraz eta gaz­telaniaz daude. «Parte hartze sakon eta demokratikoan oinarrituko da eztabaida, eta nahi genuke herritarrak animatzea Zutik Euskal Herria proiektuarekin bat datozen guztiak, hain justu», dio Ezker Abertzaleak.

Harremanetarako email bat utzi dute: hernanikosortu@gmail.com. Informazio gehiago nahi duenak berriz, hemen: www.sortu.net.   
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!