Desorden publikoa leporatuta, hiru hernaniar eta Hernanin bizi den herritar bat epaituko dituzte gaur Donostiako Epaitegian. Lau auzipetuak honakoak dira: Amaiur Urruzola, Ekhi Errazkin, Izaro Arruarte eta Gema Alonso.
Abuztuaren 17an PPren egoitzan kateatu ziren preso zen Iosu Uribetxeberria gaixo larriaren askatasuna eskatzeko. Guztira 8 lagunek hartu zuten parte ekintza hartan. Epaiketa 11:00etatik aurrera hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!