Bost ikastaro, Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 10a, 01:00

Ereñotzun urtero eskain­tzen dituzte ikastaroak, au­zo­tarrentzat, eta 2013an ere bost ikastaro, behintzat, izan­go dira: informatikari buruzkoak lau, eta beste bat, haurrentzat, sormena edo imajinazioa lantzeko.

Windows, openoffice... oinarrizkoa, eta landuagoa
Abildade denetarako ikastaroak prestatu dituzte, informatika nahi duenarentzat:
  • Orde­na­dorean hasi berri direnentzat, Windows eta In­ter­net ikastaroa. Oinarrizkoa. 20 ordu. 50 euro.
  • Argazkiekin DVDak egiten erakusteko ikastaroa. 16 ordu. 40 euro.
  • Openoffice ikastaroa. 30 ordu. 80 euro.
  • GIMP ikastaroa, irudiei for­ma ematen (photoshop-en tankerakoa). 20 ordu. 50 euro.
Segun eta zenbat jende apuntatzen den, ordutegi bat edo beste izango da. Hasiera batean, aukera dago astearte goizez, eta astelehenetik ostegunera arratsaldez (17:30etatik aurrera). Apuntatzen direnekin bilera egingo da: urtarrilaren 4an, 18:00etan, Auzo Etxean. Ikastaroak hasiko di­ra urtarrileko bigarren astean.

6-10 urteko umeei tailerrak
Bosgarren aukera bat ere jarriko dute, 6-10 urteko haurren­tzat, larunbat goizean. Sor­men tailerra edo imajinazio tai­lerra: arte plastikoak, gorputz adierazpena, iragarki ab­s­urduak... Urtarriletik maiatzera.
Bost ikastaroetan apuntatzeko hiru aukera: 
  • olakae@gmail.com
  • Auzo Etxeko buzoian
  • 667 664 424 (mezua utzi).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!