Iruretagoyena, atleta onenaren saria jasotzeko aukeratua

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 11a, 01:00

Atletismoko Espainiako Federazioak denboraldiko atleta onenei sariak emango dizkie maila guztietan, urtero bezala, eta Maitane Irureta­go­yena Casco hernaniarra aukeratuen artean da. Emakumezko Sub23 kategorian izan da aukeratua saria jasotzeko, beste 6 atletekin batera. Irabazlea boto bidez aukeratuko da eta abenduaren 20ra arte dago botoa emateko aukera. Horretarako: www.rfea.es/mejores2012.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!