Zenbat eta euskera zaharragoa, orduan eta berdinagoa. Bizkaierako testu zahar batek eta Nafarroako testu zahar batek tankera gehiago dute, bizkaiera modernoak eta nafarrera modernoak baino. Hori zer dela eta gertatzen den, gaur azalduko du Koldo Zuazo hizkuntzalariak eta EHUko irakasleak. Zuazoren iritziz, Nafarroak sekulako garrantzia izan zuen euskeraren bilakaeran, eta lehen euskaldunak elkartuago zeudelako hitz egiten zuten euskera tankeragoko bat; euskara batu bat, nolabait esateko.
Nafarroa hautsi zen halako batean, eta euskerak ere bide bera egin zuen, elkarrengandik gero eta ezberdinagoa eginez. Horrela sortu ziren gaur egungo euskalkiak.
Hernani Errotzen
Bi hitzaldi eta dokumentala izango dira aste honetan, Hernani Errotzenek antolatuta. Koldo Zuazorena da lehenengoa, gaur, 19:30etan Biterin. Hurrengoak, abenduaren 17an eta 19an.