Endika Barrenetxea hernaniarra eta Javier Urriza iruñarra final erdietara pasa dira Binakako Txapelketa Nagusian, beste hiru bikoterekin batera. Puntu bidez, justu-justu lortu dute final erdietarako pasea, atzo 39-40 galdu zuten arren, Oñatz eta San Miguelen kontra. Final erdiak jokatuko dituzte beste hiru bikoteak, hauek dira: Endika eta Etxeberria III, lehendabiziko postuan; Oñatz eta San Miguel bigarren postuan; eta Ezkurra eta Olazar hirugarren postuan. Barrenetxea IV eta Urriza laugarren geratu dira, Ezkurra eta Olazarrek adina punturekin.
Final erdietan berriz hutsetik hasiko dira, eta edozer gauza pasa liteke.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!