‘Ikusi mendizaleak’, hamaika ahotsetan

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 9a, 01:00

Kantuan aritu ziren atzo Txema tabernan.

Ikusi Mendizaleak edo Aito­rren hizkuntz zaharra... ha­mai­ka euskal kanta, ha­mai­ka lagunen ahotsetan, en­tzun ziren atzo Txema ta­ber­nan. Banaiz Bagara el­kar­teak an­tolatuta, euskal kantuak ikas­teko eguna zuten atzo Her­na­nin, eta 20 bat lagun inguratu ziren berta­ra. Ba­tzuk kantak ikastera, eta bes­teak erakustera, edo besterik gabe, kantuan go­zatzera. Mi­reia Otzerinjaure­gik eta Car­los Aranedak lagundu zien ahotsa eta gitarrarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!