Hernanitik gertu abiatuko da aurtengo Korrika. Andoainen hasi eta Baionaraino joango da aurten Korrika, Euskal Herri euskalduna eskatuz. Hori guztia antolatzeko, Korrika Batzordea sortuko da herrietan; Hernanin ere bai. Lehendabiziko bilera, datorren asteartean izango da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Biteri kultur etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!