Azaroko irteerak aspaldiko datu politena utzi zuen: 110 lagun, Iratxeko irteeran. Joan den azaroaren 30ean joan ziren Nafarroako monasterio famatura, eta egun pasa ederra eginda etorri. Egun batez, Hernaniko 110 kontu, behintzat, adituko zituzten monasterioko harritzarrek. Goiz Eguzki jubilatu etxeak jakinarazi du, gustora dagoela azken bidaia honekin, eta jarraituko duela halaxekoak antolatzen. Horrez gain, Gabonetako Loteria ere jarri du salgai, abenduaren 12ra arte, elkartean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!