Guatemalaren egoera politikoa eta hezkuntzaren beharra hizketagai, asteartean

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 9a, 01:00

‘Tejiendo sueños en Guatemala: una educación para la vida’ izenburupean proiekzioa eta hitzaldia izango dira 19:00etan Biterin.

Bideo proiekzioa eta hitzaldia antolatu dituzte Hiruga­rren Adina Hirugarren Mun­durako ONGD elkarteak eta Guatemalako Fe y Alegríak. Guate­malako eskola batean ur pu­tzua egin dute Her­naniko, Zarautzeko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko diru laguntzei esker, eta azken proiektu horri buruzko proiekzioa izango da. Hain zuzen, Jocotaneko Chiquimula eskolan egin dute ur putzua. Azalpenak Miquel Corte­sek emango ditu, Fe y Ale­gría­ko zuzendariak. Guate­ma­lak bizi duen egoera politiko eta soziala azalduko du. Pobreziak emakumeetan eta nesketan duela eragin haundiena azalduko du, eskola utzi behar izaten baitute. Biolentzia, heriotzak, biolazioak... gai horiek ere hizketagai izango ditu. Helburua da, hezkuntza pertsona guztientzat izatea. Herritarrei dei egiten diete asteartean Biterira azaltzeko 19:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!