Konpresak eta premi-premizko janariak, Tindoufera

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 9a, 01:00

Bihar hasiko dira janaria biltzen eta urtarrilaren 18ra arte. Kontu korronte bat ere jarri dute: 3035 0080 94 0800054177

Bihar hasiko dira Herna­nin Sahararrei bidaltzeko janaria eta konpresak bil­tzen. Kanpaina orain hasiko da, eta urtarrilaren 18an bukatuko, Hernanin. Herri guztietako janariak kara­ba­na batean bidaliko dira, otsai­lean. Aukera izango da hain­bat lekutan konpresak eta janaria uzteko. -Ikastoletan, abendua­ren 20ra arte. -Bite­rin, urta­rri­laren 18ra arte. -Supermerka­tue­tan: -Arratsaldez, aben­dua­ren 14an eta urtarrilaren 11n. -Goizez, abenduaren 15ean eta urtarrilaren 12an. Horrez gain, dirua eman nahi duenik bada, kontu korrontea jarri dute: 3035 0080 94 0800054177.

Premia gorria
Premia gorrian bizi dira Saharatik bidalitako erre­fuxia­tuak Tindoufeko kan­pa­mendue­tan, 1975etik. Ia ezinezkoa dute beraien ka­buz janaria lortzea, eta ho­rregatik, badi­ra hiruzpa­lau talde ardura hori dau­ka­tenak. Hala ere, talde ho­riek urtero laguntza eska­tzen dute, premi-premizko jana­ria lortzeko, eta baita premi-premizko higiene­ra­ko kon­pre­sak ere. Ezin da edozein janari bidali, txartu litekee­lako. Bidali litezkeenak: arroza, pasta, azukrea, lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!