Banaiz Bagara taldeak antolatuta, kantu-festa izango da gaur Hernanin; hain justu, Txema tabernan (Izpizua). Banaiz Bagara taldea etorkinekin lanean ari da, euskera eta euskal kultura erakusten, eta gaurko kantu saioak badu helburu hori ere.
Bi helburu ditu gaurko kantaldiak: euskal kantuak ikastea, eta arratsalde-pasa eder bat egitea, kantuaren aitzakian. Kantuan laguntzeko, irakasle bat ekarriko dute: Mireia Otzerinjauregi. Eta hari lagunduz, Txileko gitarra-jole bat: Carlos Araneda.
Aitzakia jarria dago. Euskera ikasle edo kantuaren zale diren guzti-guztiek zita daukate Txema tabernan, gaur, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.