Abestiak ikasi, kantatu eta gozatzeko aukera gaur, 17:00etatik aurrera, Txema tabernan.
banaiz Bagara taldeak antolatuta, kantu-festa izango da gaur Hernanin; hain justu, Txema tabernan (Izpizua). Banaiz Bagara taldea etorkinekin lanean ari da, euskera eta euskal kultura erakusten, eta gaurko kantu saioak badu helburu hori ere.
Bi helburu ditu gaurko kantaldiak: euskal kantuak ikastea, eta arratsalde-pasa eder bat egitea, kantuaren aitzakian. Kantuan laguntzeko, irakasle bat ekarriko dute: Mireia Otzerinjauregi. Eta hari lagunduz, Txileko gitarra-jole bat: Carlos Araneda.
Aitzakia jarria dago. Euskera ikasle edo kantuaren zale diren guzti-guztiek zita daukate Txema tabernan, gaur, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!