«Garbitzaile gutxiago, eta kaleak gero eta zikinago»

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 8a, 01:00

«kaleak garbitzeko kon­tra­tua aldatu egin du Bil­duk, eta erabaki horiek har­tuta, jakina da kaleak gero eta zikinago izango ditugula Hernanin». Hori diote EAJ-PNV eta Hamaikabat alder­diek, Kroni­kara bidalitako prentsa oha­rrean. Joan den asteko Ple­noan, erabaki zen FCC en­presa eta Hernaniko Udalak daukaten kontratua aldatzea, Gobernu Taldeko kideek alde boz­ka­tuta, eta oposizioak kontra. Ha­maikabat alder­diak eta EAJ alderdiak salatu egin dute erabaki hori. «Bilduren helburua izan da dirua aurreztea. Murriztu egingo du kale-garbiketa zerbitzua larunbat eta igan­deetan, eta gaur egun 11 lan­gile badira, hemendik aurrera 5 izango dira. Horrez gain, denbora bateko bajak ez dira kubrituko, hemendik aurrera. Horrela, 5.800 euro aurreztu nahi dira, hilero», hala diote prentsa oharrean bi alder­diek. Hori horrela izanda, salatu nahi dute, beste gastu batzuk ez direla batere murriztu: «Atez Atekoan ez dago ahorro planik. Batere gardena ez den Garbita­nia enpresari ere faktura guztiak ordainduko zaizkio, txintik esan gabe. Helburua da Atez Ateko gastu ikaragarria man­tentzea: 1.800.000 euro; eta kale garbiketa murriztu: 950.000 euro. Kalean zabor ontzirik gabe, garbitzaile gutxiagorekin, eta Atez Ateko ikutuezin honekin, kaleak gero eta zikinago».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!