Sentimenduz beteriko agurra

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 8a, 01:00

Operako doinuek busti zuten asteazkenean, udazken denboraldiko azken emanaldia.

Hernani’n Musik ekime­naren udazken denboraldiko azken emanaldia izan zen asteazkenean. Sarrera guztiak salduta, Biteri lepo bete zen, Ana Otxoa sopranoaren eta Alberto Nuñez tenorearen opera doinuak entzuteko. Anabe Hernandez pianojolea izan zuten lagun. Idoia Noble aurkezleak adierazi bezala, nabarmen geratu zen Hernanin badela operarako afizioa. Garai batean, zarzuela asko izaten omen ziren Zintzotasuna aretoan, eta jendeak ez zuen alferrik galdu opera doinuak entzuteko aukera berri hau.


Milaka sentimendu airean
Ana Otxoa sopranoaren eta Alberto Nuñez tenorearen ahots indartsuek dardarka jarri zituzten Biteri bete zuten entzuleen belarriak. Maitasuna eta pasioa, dra­ma eta tragedia, goxota­suna eta lilura... milaka sentimendu adierazteko gai izan ziren kantariak. Gounod, Verdi edota Donizetti konpositoreen doinuak interpretatu zituzten lehenengo zatian, eta Usan­dizaga, Guridi, Guerrero edota Sorozabalenak, bigarre­ne­an. Entzuleek, gero eta ani­matuago, txalo zaparrada haun­di batez erantzun zieten, eta abeslariek eguberri doinu bat oparitu zieten, ordainetan.


Berriro elkartzeko desioa
Asteazkeneko emanaldia izan zen udzaken denboraldiko az­kena. Datorren urtean be­rriro el­kartzeko aukera izateko desi­oa azaldu zuten antolatzaileek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!