Haur etorkinak eta gazteak euskerara nola hurbildu erakutsiko du Urtxintxak

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 8a, 01:00

Saioak urtarrileko azken hiru larunbatetan izango dira. Izen-ematea, abenduak 21 baino lehen.

Dobera Euskara Elkarteak ikastaro bat antolatu du urtarrilean. Haur etorkinak eta gazteak euskerara hurbiltzeko tresnak eta programak ize­na du ikastaroak. Urtxin­txa Eskolak emango du ikastaroa eta aisialdiko hezitzaileei, irakasleei eta interesa duten guztiei dago zuzendua.

Larunbat goizetan, saioak
Ikastaroa hiru egunetan banatuko da eta saioak urtarrileko azken hiru larunbatetan izango dira, goizez. Hau da, urtarrilaren 12an, 19an eta 26an.

Bazkideek 5 euro gutxiago
Izena abenduaren 21a baino lehen eman behar da. Pre­zioari dagokionez, parte har­tzaileek 45 euro ordaindu behar dituzte; Doberako bazkide direnek 40 euro. Izena emateko: 943 33 27 99 - 688 660 707 edo dobera@dobera.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!