Binakako Txapelketa: Urriza eta Barrenetxea IV finalerdietan, gaur irabaziz gero

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 8a, 01:00

Txapelketako finalerdietara zein bikote pasako diren eta Endika Barrenetxeak aukera asko ditu. Urrizak eta biek, Endika eta Etxe­berria IIIa izango dituzte aurrez aurre eta irabaziz gero, finalerdietara pasako lirateke. Bi puntu ateratzea ere nahikoa du­te. Puntu bakarra ateratzen ba­du­te eta berdinketa baldin badago 11 punturekin, tanteoaren araberakoa izango litzateke. Zeberio II-Aizpurua II eta Oñatz-San Mi­guel ere lehian izango dira, finalerdietako pa­sea lortzeko. Arra­tsal­deko 16:00etatik aurrera jokatuko dira partiduak Galarretan. Bes­­te bi ere jokatuko dira: Urrutia II-Aizpuru III/Otaegi-Labaka; eta Matxin VI-Urko/Ezkurra II-Zubizarreta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!