Behemendiko Azoka, baserriaren eskaparate

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 9a, 01:00

Hutsik egin gabe, atzo ere Hernanin izan zen Behemendiko Azoka, hileroko bigarren larunbatean ohi bezala.

Behemendiko Azoka atzo ere Hernanin izan zen, Donostialdeako baserritarren eskaparate izaten dena. Baserrian egindako gauzak herriz herri eraman eta saltzeko lekua ematen die Behemendik baserritarrei, eta Hernanin hilean behin izaten dira. Hutsik egin gabe, atzo ere hortxe egon ziren, eta hainbestean, eguraldiak ere zirudiena baino gehiago lagundu baitzien. Goiza aurrera joan ahala, gero eta jende gehiago azaldu zen ikusmiran, zerk inbidia eman, hari eta ondokoarik kolpe egiteko. Loreak, gazta, enbutidoak, pastak, goxokiak, ogia era guztietakoa... eta barazkiak, garai honetan erruz aurkitu litezkeenak. Oparotasun garaia izaten da udazkena, baserriko produktuetan, eta atzo jai eguna bazen ere, animatuta iritsi ziren postua jarri zuten baserritarrak. Trikiti hots alai batean ibili ziren batetik bestera bisitariak, begiak gero eta luzeago eta hortzak gero eta zorrotzago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!