Gaur ireki da apuntatzeko epea Ekogunean baratza bat lortu ahal izateko

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 10a, 01:00

123 lursail banatuko zaizkie Hernani, Lasarte-Oria eta Donostiako herritar eta taldeei; sail horietatik 34 dira mugitzeko arazoak dituztenentzat. Informazio saioak, abenduaren 17, 18 eta 19an.

Kutxa Ekoguneak 123 lursail banatuko ditu herritarren artean, baratza modu ekologikoan egiteko. Sail horiek banatuko zaizkie Hernani, Lasarte-Oria eta Donostiako bizilagun eta taldeei, eta 34 sail dira irisgarritasun arazoak dituztenentzat.

Garai bateko Zabalegi ze­nean dago orain Kutxa Eko­gunea, eta hortxe bertan dau­de baratza horiek ere. Eko­gu­neak nahi du baratza ekologikoak izatea, osasuna eta soste­ni­bilitatea bultzako dituen ba­ratza modu bat. Horrez gain, elkarbizitza leku bat izatea ere nahi dute, belaunaldi ezberdinak bildu, eta naturarekiko errespetua lantzeko. Esan bezala, bara­tzak modu erabat ekologikoan egingo dira, produktu kimikorik erabili gabe, eta gaitzen kontrako tratamendu organikoen bidez. Horretarako ikastaroak eskainiko ditu Ekoguneak berak.

Herritar eta talde
Baratza horietako bat eskatu dezake Lasarte, Hernani edo Donostiako edozein herritarrek, eta baita ikastetxe edo erakundeek ere. Horrez gain, Kutxabankeko bezeroek ere eskatzerik izango dute lursaila, herri horietakoak ez badira ere.

Banaketa definitiboa 2013­ko udaberrian egingo da.

Informazioa eta izenematea
Informazio gehiago, abenduaren 17, 18 eta 19an Ekogunean. Izena emateko, deitu telefono honetara: 943 55 20 20 edo www.ekogunea.net.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!