turismoak gero eta interes gehiago du sagardotegietan. Sagasti, sagardotegi, sagardotegietako kultura... esperientzia bila etortzen direnei, bidaia gidatuak eskaintzen hasiak dira sagardotegiak, eta Hernani ere ez da hortik kanpora geratzen.
Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko 10 sagardotegik, Hernaniko Iparragirre tartean dela, Sagardoaren Ibilbidea prestatu dute, eta asteartean aurkeztu zuten Gipuzkoako Foru Aldundian. Donostiatik hasi eta Goierrirainoko sagardotegiak dira, eskualde guztietan banatuak daude, eta elkarlanean ari dira turismoko beste eragileekin.
Sagardotegira joan, sagarra ezagutu, sagardoa, prozesua, historia... eta nola ez, probatu sagardoa eta muztioa.
Urtarriletik aurrera hasiko dira bisita gidatuak sagardotegietara. Parte hartzaileak: Aburuza, Añota, Bereziartua, Calonge, Iparragirre, Oiharte, Ola, Petritegi, Satxota eta Zabala.